XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errotariaren emaztea haserre bizian masailak gorriturik joan zitzaion orduan senarrari, esanez: - Mili Matti, bai anttonpelloa zarena, izen hori inork merezi badu!.
Jango zenuke koilarea ere baratzuri zopatan.
Zer dela eta, erregalatu nahi zenion bada zakukada irina, berak ere hartu nahi ez zizuna? - Berea zuelako, horra
Irinak badakizu gariak baino buelo handiagoa hartzen duela.
- Bai... berea, berea! Zurea, eta ondo zurea gainera, beretzat nahi ez zuenez
Etxerakoa ere zaindu beharko dugu bada...
Azkarra izan behar du gizonak, azkarra! Mili Mattik begirune handia zion Maddi bere emazteari, bazekien bera baino zorrotzagoa zela askoz ere eta.
Hark bai zaintzen zituela errentak... Hura bai azkarra.
Halako batean kexuz etorri zitzaion emaztea: - Begira, Matti, arratoiak dena jaten ari zaizkigu.
- Dena? - berak.
Ni behintzat ez naute ukitu.
- Daukaguna jaten ari zaizkigula
Bart gauean Mikelsonen zakua zulatu dute.